XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. Ikasgaia: ENERGIA MAGNETIKOA

SARRERA

Farady-ren indukzio-legea dela eta, eremu magnetiko bat sortarazteak energia bat behar du.

Zirkuitu bati kanpotik indar elektroeragileko iturri bat ezartzen badiogu, zirkuituan agertzen den korrontea ekuazio honen bidez lor daiteke .

Hemen: e induzitzen den indar elektroeragilea. R zirkuituaren erresistentzia. I korrontea. Zirkuitutik karga mugitzean, eo -k egin behar duen lana hauxe dugu: .

Eta Faraday-ren legearen arabera denez gero .

Beraz, kanpotik egin den lana honela bilakatu da: Parte bat, zirkuituan bero-energia bihurtu da era itzulezinean.

Beste partea, , zirkuituan induzitzen den indar elektroeragilearen kontra egiten den lana da; co-k egiten duen lanaren parte honek eremu magnetikoaren egitura aldatzen du.

Zirkuitu ideal bat kontsideratuko bagenu (hots. erresistentzia zero duen zirkuitu bat) orduan zera genuke .

Hemen b azpindizeak hauxe adierazten du: dWb kanpotik egin den lana dela, hots, kanpoko energi iturriek (bateriek) egin dutena.

Lan-aldaketa hau (edo, hobeto esanda, energi aldaketa hau) positiboa nahiz negatiboa izan daiteke.

d0 fluxu-aldaketaren norantza eta I korronteak sortarazten duen fluxuarena berdinak direnean positiboa izango da, eta bestela negatiboa.